Ikerren abenturak Perun!!

2005/12/15

Iker badator!!

Gezurra dirudien arren urte erdi pasa da jada Iker Perurako bidea hartu zuenetik eta laster izango degu hamen berriz ere. Azkenengo bolada hontan blog hau nahiko baztertuta utzi degun arren (neu lehenegoa) pentsatu det Iker hona bueltatu ondoren koadrilako beste behar batzurentzat berrerabil genezakeela (berrerabili, birziklatu eta zein zan bestea?), ideia ona iruditzen zaizue? Zeozer bururatzen al zaizue? Hala bada komentatu, hamendik edo topatzen garenean; bestela, honekin zeregin asmatzen ez badegu bere lana bukatutzat emango degu.
Gehiago irakurri!

2005/11/02

Zorionak Iker!!

Gaurko egunean belarrietatik tira ezin zaitudanez hartu hamendik zure oparia!!

Gehiago irakurri!

2005/10/15

Bidaiko argazkiak

Hamen doaz Ikerrek egindako bidaiko argazki batzuk




Gehiago irakurri!

2005/10/11

Itzulia Peruko Hegoaldean zehar!

Duela 2 aste, igandean, (ze egun ote?) Huancavelicatik Armando, bi erizainak eta laurok Peruko kostalderako bidea hartu genuen, oporralditxo bat hartzeko asmoz. Huancavelicako bus geltokira heldu bezain pronto,….sorpresa!: Armandok forro polarra galdu (lapurtu?) zuen, jeje, hasiera ona. Busez 9 orduz egin ondoren Piscora ailegatu ginen eta bertan Paracas erreserba eta Islas Ballestas bisitatu genituen. Eremu hau “Las Galápagos de los Pobres “ bezala deitua izan da eta bertan itsas-lehoiak, pinguinoak eta hegazti pila ikusteko aukera izan genuen. Leku benetan zoragarria.

Arratsean Ica-rako bidea hartu genuen. Ica basamortuz inguratuta dago eta oasis batetan egin genuen lo. Hurrengo goizean eta asko emozionatzen ez ninduen arren (el poder de la mayoria) basamortuan barrena barneratu ginen, 4x4 berezi batzuetan, sandboarding egiteko asmoz. Basamortuaren esperientzia interesantea, are horia edonon, kriston duna erraldoiak eta berotasuna…. Sandboarding-a bestalde sin más, besteak emozionatuta itzuli ziren arren.

Arratsean Nazca-ra abiatu ginen, biharamunean Nazcako lerro famatuak ikusteko asmoz. Gauzak horrela, goizeko 8etan 5 pertsonentzako abioneta alokatu eta lerroen gainetik 40 minutuko hegaldia egin genuen. Kriston lerro pila ikusten dira, harrizko basamortuaren erdian, eta hoien artean tximua, balea, kolibria, kondorra,…ikus daitezke. Gaur egun Nazkako lerroek ez dute azalpen zientifiko fidagarririk. Batzuentzako ureztaketa sistema ziren, beste batzuentzako, atletismo pistak, besteen ustez extralurtarrek egindako marrazkiak. Badirudi Nazca kulturak egin zituela baina… marrazkiak ezin dira lurretik ikusi, oso haundiak dira, 100-500 m inguru eta hegaldia egin behar da ikusteko. Nola marraztuko zituzten orduan??? Nola lortuko zuten duten simetrikotasun haundia? Batzuentzako Nazca kulturak puxika aerostatikoak egingo zituzten,…. Nazcako lerroak misterioa dira gaur egun.

Nazcan pasatu genuen arratsalde osoa, erizainekin egongo ginen azken momentuak aprobetxatzen. Izan ere, haiek hurrengo egunean Limarako bidea hartu behar zuten, bi egun barru Madrilerako hegazkina hartzeko. Armando eta biok ordea, bidea jarraituko genuen, Bolivian visa berritzeko asmoz. Aitzaki ona e?jeje. Kriston pena eman zigun erizainak agurtzea, 3 hilabetetan ez ezagutzetik piña handia egitera pasatu ginen, neska benetan jatorrak,…

Horrela, hurrengo egunean Arequipa lurralde independentistara abiatu ginen Armando eta biok, gure bidaia bakarrik jarraituz. Arekipan Misti sumendia dago, 5600m inguru eta igotzeko asmoa genuen baina... garestia zela eta egun gutxi genituela eta azkenean paso egitea erabaki genuen, egingo degu mendia beste baten. Hiria ikusten igaro genuen eguna eta arratsean Puno-rako bidea hartu genuen.

Punon Armando eta biok bideak banatu genituen: Armando La Paz (Bolivia)-ra joan zen eta ni Titicacan barrena abiatu nintzen, inken laku sakratuan egun pare bat pasatzeko asmoz. Bertan, uro-en irla flotanteak ikusi eta Amantani irlan egin nuen gaua. Egia esan, dezepzio pixkat hartu nuen: turistentzako dago guztia prestatuta: hango biztanleek turistak zeuden bitartean, jantzi tipikoak jansten zituzten, baina hauek alde egin ahala, jantzi arruntak erabiltzen zituzten, turistentzako jaiak ere prestatzen zituzten eta…….bueno, artifizialegia guztia ene gustorako.

Punora bueltan, Armandorekin internete bidez kontaktatu eta berarekin gelditu nintzen hurrengo egunerako La Paz-eko hostetxe merke batetan, bertan baitzegon Armando, aurreko egunean ezagututako bi argentindar hippy batzuekin, jeje. Horrela, hurrengo egunean minibusa hartu eta goizeko 6.30etarako Desaguadero herrira heldu nintzen: Peru alde baten, Bolivia bestean eta zubi bat erdian. Banekien visarekin zeozer egin behar nuela baina zer???? Ez nuen ideiarik ez. Ni bezalako gringo bati galdetu eta migrazio bulegoak ireki arte itxaron behar nuela esan zidan, Perutik ofizialki atera eta Bolivian ofizialki sartzeko. Ordua izan arte 2 ordu nituen eta jendea Perutik Boliviara eta alderantziz sin mas pasatzen zela ikusirik, nik gauza bera egin nuen: Bolivia aldera sartu, Perura bueltatu eta azkenean gaileten bila Boliviara bueltatzea bururatu zitzaidan, oraindik gosaldu gabe nengoen!!!! Anekdota usaina??? BAI!!! Perura bueltan militar batek gelditu ninduen pasaportea eskatuz: o-o-o-o. Perura sartzera nindoan baina pasaportean ez zuen jartzen Perutik atera nintzenik ez eta Boliviatik nentorrenik. Total, ilegal nintzela, jeje. Azalpenak ematen hasi nintzaion: k si era un gringo k iba a Bolivia, no habìa desayunado y como en el lado de Peru no habia galletas habia pasado a Bolivia a comprar y que regresaba a Peru a formalizar la salida,… Polizia barrezka pasatzen utzi zidan, jeje.

Azkenean bulegoak ireki, pasaportea ondo jarri eta La Paz-era hartu nuen furgoneta, han taxia eta………..increible!!!! Armandorekin, PROBLEMARIK GABE, gelditutako orduan eta lekuan aurkitu nintzen. Oraindik flipatzen nago.

Hiri polita da La Paz, zulo antzeko baten dago sartuta, elurtutako Mendikate Erreala atzekaldean duela. Erdigune historikoa ere oso polita da, koloniala. Hiri bizia da, pintada eta kartel erreibindikatiboak nonnahi, bidaliko dizuet argazkiren bat, jeje. Bolibian herriak oraindik boterea duen erakusle??? Erromantikoa baina egitan ez det hala uste.

Beno, bertan egun bat (Armandok bi) igaro ondoren busa hartu eta Desaguaderora bueltatu ginen. Perun sartu orduko beste 3 hilabeterako bisa berria eman ziguten: bazegoen bidaiaren helburua (aitzakia?) beteta!!! Hortik Punora bueltatu eta Cuzcorako busa hartu genuen. Gabean heldu ginen hara.

Oso herri polita da Cuzco, estilo kolonialekoa baina inka arkitektura mantentzen duena: eraikin kolonialak horma inken gainean daude eginak eta 2 estiloak oso erraz ezberdindu daitezke. Artisau dendak daude edonon, eta guztia dago turistarentzako pentsatuta. Herri turistikoa izan arren benetako enkantua dauka Cuscok. Bertan 3-4 egun egin genituen, herria eta alboko ruinak ikusten: Pisac, Sacsayhuaman, Ollantaytambo, Pucapucara,… Juergarentzako astia ere izan genuen ez pentsa e! Lehenengo 2 gauak km0 izeneko tabernan eman genituen: euskaldun eta katalan pila zeuden eta gauero kontzertuak antolatzen zituzten. Egia esan, han biltzen zen jendea oso alternatiboa zen, Cuscora energia positiboaren bila joandakoa, edo ONG etan lan egiten zutenak edo Hegoamerikan zehar hainbat urtez bidaiatzen zeudenak,…. Txoko polita zan, garestia ere!, eta bertan lasai-lasai egoten ginen, ordu pare batez.

3. gauean, juerga gogoa genuela eta…………..kriston mozkorra harrapatu genuen!!!! Hostetxera bueltan Armando eskailera batzuetan behera erori zen, jeje, eta erdi zorabiatuta bukatu genuen hostetxeko patioan airea hartzen. Eta, esk, flipau, Plaza de Armasen taberna pila zeuden eta kanpoan jendea zegoen taberna hoietan kubatak dohain edateko txartelak banatzen!!!! Gringo bat ikusi eta jende pila etortzen zitzaizun taberna batera edo bestera joateko! Flipau, Armandok esaten duen bezala, “se peleaban porque fuéramos a beber gratis a sus bares!” Haiek pentsatuko zuten tabernara dohain edatera sartuz gero, bertan geldituko zinela edaten, oraingoan ordaintzen. Baina, jeje, Armando eta biok batera sartu, dohain edan, kalera atera, txartelak jaso eta dohain edatera beste taberna batera sartzen ginen, noski ezer ordaindu gabe! Total, balance final: bakoitzak 9 kubata edan genituen eta 2 bakarrik ordaindu!!! Hori paradisua iruditu zitzaigun: 3 eurorengatik, 9 kubata!!!! Baina paradisua hurrengo egunean infernu bilakatu zen: hori resakia!!! Ni hasieran ondo nengoen baina bazkalordurako mugitu ezinean genbilen. Ziur garrafoia eman zigutela!!!!

Arratsalde horretan Aguas Calientes-erako trena hartu genuen. Hau Machu Picchu (Montaña Vieja) ren aloban dagoen herrixka da, turistentzako eraikitutakoa, eta bertan igaro behar da gaua, hurrengo egunean, goizean goiz Machu Picchu-ra igotzeko. Hostetxe merke bat hartu genuen, gaua pasatzeko. Ni ordurako txarto nengoen: puto garrafón!!!! Zelako kagalera!

Lotan geundela zaratatxoak entzuten hasi ginen, como que roían madera, argia pistu genuen bitan eta ez genuen ezer ikusi. Arratoiak egongo zirelakoan geunden, agian horma artean. Baina hirugarrenez argia pistu genuenean……….. PEDAZO RATA!!!! Erraldoia zan, beltza, eta Armandoren koltxoia eta ohe artean zegoen!!! Arratoia izutu eta gordelekutik atera zan, oheetatik saltoka hasiz. Niri izara artean egin genion argazkia, flipau! Bidaliko dizuet!

Hostatuko langileengana jo genuen, arazoa azalduz eta gela berria eta dirua bueltatzeko eskatuz. Erantzuna: Es un animalito del bosque!!! Y una puta mierda! Arratoi Zikina! Euren konponbidea: abrid la puerta para que se vaya!!! Bi emakume ziren eta gelara sartzearen beldur ziren, asik Armando eta biok bota genuen hortik. Dirua itzuliko zigutela zin egin ziguten. Ordurako, arratoia gora eta behera, goizeko 5ak ziren eta Macchu Picchura igotzeko busa hartu genuen. Bua, leku zoragarria benetan!!! Pasada!!! Ez horrenbeste dauden ruina guztiengatik, baizik eta kokatuta dagoen lekuarengatik!!! Ceja de Selva da, oihan menditsua, tontorrez inguratuta, leku majikoa. Pena izan zen ni txarto ibiltzea, gasekin nenbilen, sabela lehertu nahian eta gainera diarrea ekiditeko, tirando de FORTASEC a saco!!! Waynapicchu mendira igo ginen, bertatik bistak ikusgarriak dira! Eta hortik Machu Picchu ren behekaldera jo genuen, Templo de la Luna ikusteko asmoz. Maldan behera, inkek egindako eskaileretatik bi ordutako bidea, eskaileretaz ya potroetaraino. Bertan ez zegoen turistarik, urrunegi zegoen lekua eta nahiko disfrutatu genuen. Nik ere “fertilidad de la selva” famatua mantentzeko oparia egin nuen hainbatetan. Diarrea madarikatua, benetan txarto nengoela!!! Hortik Machu Picchura bueltatu eta arratsean behera. Aguas Calientes-en bueltan agindutako dirua jasotzera joan ginen eta ez ziguten eman nahi izan. Asik turismora joan eta protesta jarri genuen. Hortik hostetxeko jabea deitu zuten eta azkenean, bronka eta bronka pila izan ondoren geure dirua lortu genuen, jeje.

Biharamunean ondo nengoen jada eta Armando…….diarrea!!!! ese garrafón….. Cuscora bueltatu eta Huancavelicara bueltatzea erabaki genuen; lana noizbait egin beharko!!! Horretarako Cusco-Ayacucho busa hartu genuen: 20 orduko bidaia agindu ziguten eta....... sorpresa! 30 ordu izan ziren: bidean busa 5etan izorratu zen, transmisioa txarto zebilen, ia amildegi batetik behera goaz,…. abenturila. Behin Ayacuchon 3 minibus hartu eta azkenean, atzo eguerdian, urriak 10 Huancavelicara iritsi ginen!!! Azkenean!, guztira 40 ordu busean, ez dago txarto e!

Eta halaxe ibili gera, leku pila ezagutuz, kriston itzulia eginez eta… nola ez, ia bidai erdia busean pasatuz!!! Egia esan, oso bidai turistikoa izan da, gehigi niretzako, baina Peruko hegoaldeko gauza ikusgarrienak ikusi ditugu. Hoberena: Cusco eta inguruneak, dudarik gabe. Hala ere, esan beharra dago askoz gehiago gustatu zitzaidala oihanean barrena egindako bidaia, horrek asko bete ninduen, oihana flipantea da eta esperientzia pertsonal bezala oihaneko indigenekin bizi eta harremanak izatea…….. la ostia!

Beno, eta hemen bukatzen da super txapa suertatu den kronika e! Honekin ere bukatzen dira hemen egingo ditugun bidai haundiak. Baliteke abenduan, joan aurretik Cordillera Blanca famatuan zehar mendi pixkat egitea baina…. jo, proiektutik zeozer ere egin behar dut. Ondo segi e! Eta zuek ere kronikatxoren bat jar zenezaketen: Maritxu Kaxoi,.... badakidala zuek ere gauza nahiko egiten dituzuela!!!
Besarkada handi bat!!!!

P.D. Argazkiak deskargatu gabe ditut, beste baterako!
Gehiago irakurri!